2007-08-06
ARTISAU ERAKUSLEAK
ESKUAREAK:
“Santiago Etxaniz Juaristi” (1934)
Lizar eta akazia egurra erabiliz eskuareak egiten ditu. Aizkora, zepilua eta garlopoz baliatzen da bere lanean.
Aizpurutxon jaio bazen ere, egun Legazpin bizi da.
KAIKUGILEA:
“Santiago Hualde Indakoetxea” (1944)
Urki egurra gaitzat harturik, artzantzarako tresnak eta kaikuak egiten ditu.
Taratiloa eta errakia erabiltzen ditu bere lanean
Zubietan jaio eta bizi da.
HARRIA:
“Jose Mari Anduela Arsuaga” (1949)
Artilea kordatu eta haria moratiloz egiten du.
Legazpin jaio eta bizi da.
MAKILAK:
“Jose Insausti Buruza” (1942)
Pagoa, haritza edo urritzaren egurra gaitzat hartuta, makilak (bastoiak) egiten ditu. Honetarako gubia erabiltzen du. Makila hauei oso itxura berezia ematen die.
Alegin jaio bazen ere gaur egun Legazpin bizi da.
ABARKAGILEA:
“Juan Elgarresta Murua” (1941)
Larrua gaitzat hartuta abarkak egiten ditu.
Zulo txikiaz eta josteko huelaz baliatzen da bere lanean.
Urretxun jaio bazen ere Gabirin bizi da.
SASKIGILEAK:
“Iñaki Agirrezabala” (1956)
Gaztain zumitza gaitzat harturik, mota guztietako saskiak egiten ditu.
Labana, goraizak, matxeta, punzoia eta azia dira bete tresna nagusiak.
Matxinbentan jaio eta bizi da.
BURDINLANGINTZA:
“Alfredo Zatorre Blasco” (1936)
Burdina landuz, ate, mahai, era desberdinetako tresnak eta abar egiten ditu.
Tresna nagusiak ingudea, mailua eta tenazak izanik.
Caballinosen jaio bazen ere Fustiñanan bizi da.
TXINTXARGILEA:
“Juan Apezetxea Zubiri” (1933)
Burni txapa gainetik kobrea duela txintxarriak egiten ditu, tamaina eta era desberdinetakoak.
Mailuz eta ingudez baliatzen da bere lanean.
Lekunberrin bizi da.
GOARNIZIOGINTZA:
“Mario Santesteban Sanchez” (1944)
Behi larrua gaitzat hartuz, zaldientzako burukoak, kollagonak eta abar egiten ditu. Bere erreminta nagusiak josteko eztenak, kutxilak “media luna” dira.
Murillo el Fruton jaio bazen ere egun Melidan bizi da.
KUTXAK:
“Felix Pinillos Martinez” (1938)
Kutxak eta argizaiolak lantzen ditu haritz egurrean.
Lejaria (Nafarroan) jaio eta Legazpin bizi da 47 urtez.
EGUR ETA HARRI TAILAK:
“Jabier Arrieta Ariaga” (1959)
Haritza eta gaztainaren egurra gaitzat harturik, kutxak, ispiluak, armarriak eta abar egiten ditu. Gubiaz eta zinzelaz baliatzen da nagusiki. Zegaman jaio bazen ere, Beasainen bizi da.
“Txirbil Taldea”
Legazpiko taila tailerra.
Egur mota desberdinak gaitzat harturik, armarriak, kutxak, irudiak eta abar luze bat egiten dute.
PEDRO ARRUABARRENAREN ESKUTIK;
ARTZAI TXABOLA BETEN INGURUAN, ARTZANTZAN ERABILITAKO TRESNERIAREN ERAKUSKETA IZANGO DA.