2007-08-06

GIPUZKOAKO XXXIX. ARTZAIN TXAKURREN TXAPELKETA



Aurtengoan ere Gipuzkoako Artzain Egunaren barruan Gipuzkoako XXXIX. Artzain txakurren txapelketa ospatuko da. Bertan parte hartzen duten txakurrak hiru ariketa egin beharko dituzte

1. ariketa: Ikurrinen arteko ibilbidea
Epaileak txistu egin ondoren txakurrak ikurrinez markatutako ibilbide bat jarraitu beharko du artzainaren aginduak entzunez.
Ibilbidean zehar, epaileak txistu egiten duenean artzainak txakurrari gelditzeko agindu beharko dio eta honek geldirik egon beharko du agindu berri bat jaso arte. Hau bi aldiz egin beharko du.
Ibilbidearen bukaeran artaldera sartu beharko du, era lasaienean.

2. ariketa: Artaldearekin lana
Artaldearen bilketa: artzainak txakurraren laguntzarekin aurretik markatutako lekura artaldea bildu beharko du, bertan artaldea eta txakurra ere geldirik egon beharko dute.

Artaldea gidatzea: artaldea, bilduta zegoen lekutik epaileak aginduta ezkerrerantz edo eskuinerantz gidatu beharko dute

Hesitik igarotzea: behin artaldea bideratuta dutenean hesi bat pasa beharko dute. Hesi honek 2mtako ate bat izaten du eta tarte horretatik pasa beharko dute ardiak.
3. ariketa: Artegiko lana.
Txakurrak, artzainaren aginduak jarrai¬tuz, artaldea zelaian dagoen artegian sartu beharko du eta baita atera ere. Ateratzea lasaia izan beharko du.

Arketa denetan txakurraren portaera eta artzainarekiko jarrera kontutan izango díra, baita txakurrak ardiei haginka egiten dien edo ez. Era berean, artzainaren joera txakurrarekiko kontutan izango da puntua¬ketak emateko garaian.


GIPUZKOAKO ARTZAIN TXAKURREN TXAPELKETA ANTOLATZAILEEN ELKARTEA
Bidebarrieta kalea, 18
20560 Oñati

Aurtengo partaideak hauek izango dira:
Ramon Larrañaga (Azkoiti)- LISTA(2006ko txapelduna)
Ramon Larrañaga (Azkoiti)- TXATO
Juan Jose Arriabalaga ( Elgoibar)- AZKAR
Jabier Zubiaurre (Mutriku)- TXIKI
Aitor Tato (Ataun)- ARGI
Aitor Tato (Ataun)- NEGU
Jesus M. Plazaola (Arrasate)- GURE
Jesus M. Plazaola (Arrasate)- LINDA




Jesus Mari Plazaola eta Linda - Arrasate - 2007ko Txapeldunak