GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA 2007

LEGAZPI, 2007ko IRAILAK 2

Urtero, irailaren lehenengo igandean, Legazpi artzaintzaren kulturarekin bat egiten da. Artzainei omenaldiak, gazta, artzain txakur, ardikien lehiaketak, artisau eta latxa arrazako ardien erakusketak eta giro onak euskal artzaintzaren inguruko egun hau osatuko dute.

2007-08-06

AURKIBIDEA

ATARIA
ARTZAIN ARDI GAZTAREN GIPUZKOAKO 23.LEHIAKETA
BETIKO BIDEAN LATXA UGARRIETAN?
EUSKAL ARTZAIN EMIGRANTEEN FESTA
ANDER MANTEROLA
ANASTASIO BALERDI BELOKI - AMEZKETA
JOXE ARRIZABALAGA ALBERDI - ITZIAR
GAZTA LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK ETA ARTZAIN TXAKUR LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK LEGAZPIN
ARTISAUAK - ARTISAU ERAKUSKETAKGIPUZKOAKO XXXIX ARTZAIN TXAKURRAREN TXAPELKETA
10 URTE ARTZAIAN ESKOLAK URRAREN TXAPELKETA
LATXAREN BABES BILA
GURE ARDI LATXA
Entrada más reciente Entrada antigua Inicio

2007KO EDIZIOAREN EMAITZAK

  • 2007ko Txapeldunak
  • Omenaldiak
  • Ardi Okela Lehiaketa
  • Ardi Gaztaren Lehiaketa
  • Artzain Txakurren Txapelketa
  • 2007ko Argazkiak

EGITARAUAREN AURKIBIDEA

  • Aurkibidea

BABESLEAK

  • KUTXA
  • IDIAZABAL C.D.R.O.
  • EUSKO JAURLARITZA
  • LEGAZPIKO UDALA
  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
  • ARTZAI GAZTA

2007KO GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNEKO EGITARAUA

Abuztuak 30. Osteguna.
Mahaingurua: Ardi Latxa
Hizlaria: Ander Manterola
Legazpiko Kultur Etxean
Arratsaldeko 7,00etan.

Irailak 2. Igandea
09:30 - Dana prest.
10:00 - Postuak ireki egingo dira.
10:00/10:45 - Gaztak jasotzeko tartea.
11:00 - Gipuzkoako Ardi Gaztaren 23.lehiaketa.
11:00 - Gazta dastaketa popularra (1go. gazta bukatzen den arte).
11:15 - Gaztagintzaren lehena eta oraina.
11:30 - Gaztetxoen Gazta Lehiaketa.
11:45 - Hazarkuma eta aharien enkantea.
12:00 - Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 17. lehiaketa
12:15 - Ardiak moztea neskak eta mutilak norgehiagoka makinaz eta eskuz.
12:45 - Ardi okel banaketa.
13:00 - Omenaldiak:
· Gipuzkoako 4 aiton-amon artzainei.
· Ameriketan artzaintzan aritutako 4 artzain euskaldunei.
· Ander Manterola
Ondoren sari banaketa.

GOIZEAN ZEHAR
- Euskal Herriko Ardi Latxa arrazako ardi eta ahari Erakusketa
- Artzain txabola baten inguruan, artzaintza inguruko eskulanen eta artisautza erakusketa.
- Gazta salmenta.
- Sagardo dastaketa.
- Rally Fotografikoa. Ikatza taldea.
14:30 - HERRI BAZKARIA
Tokia: Jubilatuen egoitza (txartelak salgai egongo dira goizean zehar).

ARRATSALDEAN
17:30 - Gipuzkoako XXXIX. Artzain Txakurren Txapelketa.
Tokia: Urtatza Zahar

LOTURA INTERESGARRIAK

  • Artzain Eguna 2006 - Argazkiak
  • Artzain Mundua
  • kulturweb - Gipuzkoako Kultur Agenda
  • Legazpiko Udalla
  • Urola Garaia - Turismo Bulegoa

ARTISAUAK - BERTSOAK

Industria heltzean
gure ingurura
ofizio txikia
non ezkutatu da
artisauen garaia
datorkit burura
elkar ikusten zuen
herri bat zen hura

Bat bi errelebotan
bestea hirutan
gaua eta eguna
neurtzen da dirutan
eta etorkizuna
dirudi batzutan
gugan daramagula
baina ez eskutan

Denok harritzen gara
hau nola daiteke?
bizitza garesti ta
bizitzea merke
zergatik egin diren
ia pentsatzeke
kaleak hustu eta
Carrefourrak bete

Esku leun, indartsu,
arin eta larri
halako pertsonaiak
gogora ekarri
ahaztu ere egiten
zaigulako sarri
artisauek bihurtu
gintuztela herri

Doinua: Iturengo arotza
Egilea: Asier Iriondo

ARDI LATXAREN BABESLEA

Harrotasunez betetzen gaitu
ardi latxaren izenak,
gure mendi eta ibarretako
txukuntzailerik onenak.
Idiazabal gazta egiteko
hain esne ona duenak
okela ona sortzeko ere
ai zer nolako ahalmenak!
Zuri txaloka daude artzainak
hain maitea zaituztenak.

Inork ez daki noiz iritsi zen
orain bizi dan lurrera,
seguruenik geu, euskaldunak,
geroz etorriak gera.
Gure mendi ta ibarretako
benetako jardinera,
izugarrizko kalitateko
esnea dauka gainera
egunen baten galtzen badugu
ai zer nolako galera.

Kalitateko esne bikaina
ematen du apal-apal,
horri eskerrak hain ospetsua
da gure Idiazabal.
Ze ikusmena dabilenean
mendietan zabal-zabal,
lagunak ditu euri ta elur
bai eguzki ta bai itzal
gorde dezagun gure menditan
sekula ez dezagun gal.

Nahiz eta gehiago ezagutzen dan
esne ardia bezala
bildots bikainak sortzeko ere
ez da arraza motela.
Gastronomian txalotzen dute
bere bildotsen okela
zerbaitegatik eman diote
Euskal Bildotsan labela
Bere aurrean euskaldun denok
kendu dezagun txapela.

NIKOLAS LAGARTE

Gipuzkoako Artzain Eguna

Legazpiko Udala (943 73 70 30)
Ekei Kulturweb (943 73 44 23)
Argazkiak >> http://www.kulturweb.com