2007-08-06

ARTZAIN ARDI GAZTAREN GIPUZKOAK0 23. LEHIAKETA




Jesus Mari Ansola - Elgoibar - 2007ko Txapelduna

*****


1. Norberaren ustiapeneko esne gordinarekin egindako gaztak izango dira.
2. Gutxienez bi hilabetetan ondutakoak izango lira.
3. Normalean, bi edo artzain gehiagoren artean, esne upel berean gazta egiten denean, gazta bakarra onartuko da lehiaketarako.

4. Bi egun lehenago izena emango da.
5. Lehiaketan parte hartu ahal izateko gutxienez 100 ardi latxaren jabe izan beharko da.
6. Gaztak jasoko diren mahaian, gaztari zenbaki bat ezarriko zaio eta ez da beste inolako ezaugarririk onartuko, kaseina plaka izan ezik.

7. Kontseilu Erregulatzailearen fitxa ofiziala erabiliko da, euskaraz nahiz gazteleraz.

8. Dastatze-mahai bakoitzean, gutxienez Kontseilu Erregulatzaileko Dastatze batzordeko kide bat egongo da. Beste kideak antolatzaileek aukeratuak izango dira.

9. Lehiaketaren dastatze mahai bakoitzean lehiaketa antolatu duen lurraldekoa ez den artzain bat egongo da.
10. Lehiaketara aurkeztuko diren gaztak latxa -kruzerik gabeko- ardien esnearekin soilik eginak izango dira.
11. Gaztaren benetakotasunaz zalantzarik egonez gero, antolatzaileek dagokien ikerketa egiteko neurriak hartzeko esku¬bidea izango dute.

12. Gaztarekin batera, artzainak Nekazal Gizarte-Segurantzan alta emanda dagoela frogatu beharko du, aurtengo ordainagiria aurkeztuz.
13. Parte hartzaileek Osasun Erregistroa izan behar dute gazta egiteko
14. Artzainek aurkezten dituzten gaztak kaseina plaka eraman beharko dute, horrela ez bada ez da onartuko gazta hori txapelketan.

15. Sariak honako hauek izango

1.- 500 € eta garaikurra.
2.- 340 € eta garaikurra.
3.- 235 € eta garaikurra.
4.- 175 € eta garaikurra.
5.- 110 € eta garaikurra
6.- 75 € eta garaikurra.


OHARRA.:
Epaimahai berezi bat izango da gaztetxoez osatutakoa, epaimahai honek ere saria emango du, beraien ustez gazta onena denari.