2007-08-06
ANASTASIO BALERDI BELOKI
AMEZKETA
Txindokiren magalean, Amezketa herrian bizi da gaur egun Anastasio bere emaztea den Teresa Tolosa Ulaziarekin. 1933.urtean Bedaion jaiotako artzaina dugu hau. 6 seme-alaba izan dituzte, eta hauekin batera 9 biloba.
Gurasoak jatorriz baserritarrak izan arren, ez zuten ardirik, baina Anastasio txikitatik oso animaliazalea zen eta morroi bezela urte batzuk pasa ondoren, ardiak erostea erabaki zuen.
50 urte pasa dira Anastasiok ardiak erosi zituela. Garai hartan 400 buruko artaldea izatera iritsi zen, eta oraindik ere 120 ardi mantentzen ditu Aralar aldean. Bidea erdian zegoenez,ardiak alde batetik bestera eramateko arazoak izaten zituen, hori konpontzeko bigarren morroi baten beharra zuela pentsatu zuen, eta beste morroi bat kontratatzea erabaki zuen. Gure artzaia empresario bihurtu zen.
Gaur egun, ardiekin batera Aralarren pasatzen du uda osoa. Duela aste pare bat igo zen eta gaur gurekin hitz pasa batzuk egiteko jeitsi da. Baina berehala abiatuko da mendialdera, ardiak jetzi behar baititu.
Seme-alaben laguntzarekin ardiak jetzi eta gazta egiten dute.
Ardiak erosi zituenean Negua Billabonan pasatzen zuten, gero 30 urtez Hondarribiko Perkasenea Baserrian, Amezketara etorri ziren arte. Amezketako larrelekua “Harritzaga” izeneko mendia da, minatako mendia deritzona.
Ardi Latxa arrazako ardiak izan ditu beti, eta ez du beste arrazetako ardien berririk izan.